Askatu zen material erradioaktibo kantitateak Txernobilgo Hondamendia:
1986.urtean istripua gertatu zen Txernobilen Ukrania. Milaka lagun hil ziren, 350.000 lagun inguru atera behar izan zituzten hiritik eta erradiazioa Europako zenbait herrialdetara zabaldu zen; Finlandiara eta Norvegiara. Erradiazioaren eraginpean dauden pertsonek arrisku handia dute tumoreak izateko edo erditzean haurrak malformazoekin jaiotzeko.
Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Honek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean.
Askatu zen material erradioaktibo kantitateak ofizialki 31 lagun hil zituen zuzenean, eta Sobietar Batasuneko gobernua beste 135.000 inguru hartatik ateratzera behartu zuen.
Hondamendiak, osasun publikoan izan dezakeen eragina ikertu izan da. Atera dituzten ondorioak eztabaidak badira ere, guztiak bat datoz honetan: kutsadura jasan duten milaka eta milaka lagunek, beren bizitzako uneren batean pairatu dituzte edo pairatuko dituzte horren ondorioak. Ukrainako gobernuarekin izandako negoziazio luzeen ondoren, nazioarteko komunitateak zentralaren behin betiko kostuak finantzatu zituen, eta 2000ko abenduan bukatu zen itxiera. 2004az geroztik erreaktorearentzako sarkofago berri bat eraikitzen ari dira.
Leherketak energia nuklearraren hondamendirik handiena eragin zuen. 31 lagun ofizialki istripuaren unean hil ziren eta beste 135.000 inguru berehala atera behar izan zituzten 155.000 km² kaltetuetatik. Urteetan zehar lurraldeak hutsik egon behar izan dute (batzuk oraindik ere segitzen dute hutsik), geroago beste 215.000 lagun ere lekualdatuz. Erradiazioa Europako zatirik handienera zabaldu zen, eta egun batzuetan erradioaktibitate indizeak maila arriskutsuetan mantendu ziren. 1945ean Hiroshiman jaurtitako bonba atomikoaren erradiazioa baino 500 bider gehiago askatu zela kalkulatzen da.